MUSIKA

Shield Your Eyes, blues matematikoa Getarian

Ingalaterrako Shield Your Eyes bandak math-blues estiloko doinuak aurkeztuko ditu gaur, azaroak 20, Getariako gaztetxean. Kontzertua 21:30ean hasiko da, eta ingelesekin batera, Donostiako Petra banda izango da, “ekialdeko musikaz bustitako rock instrumentala”.

Hirukote ingelesak oraintsu argitaratu duen Reach izenburuko lana aurkeztuko du. Igandean, gainera, Gasteizen ere izango dira jotzen. Talderen soinuan math-rock, noise, eta post-hardcore estiloen zantzuak ageri badira ere, blues-rock klasikoaren itzala ere antzematen da; tartean, Neil Young.

Ostiralean, halaber, beste kontzertu interesgarri bat izango da Gipuzkoako kostaldeko gaztetxe horretan: El Desvan Del Macho (Arrasate);SOC (Bartzelona); eta, azkenik, Cuello (Lyon).

Arrasatearrek Simplicis izenburuko laugarren lana aurkeztuko dute; Bartzelonako SOC, berriz, Nisei, Le Fou eta Entartete Kunst taldeetan aritutako musikarien post-punk estiloko egitasmo berria da, eta ostiralekoa haien estreinako emanaldia izango da; amaitzeko, Cuello bikote frantziarrak (gitarra eta bateria) slugde eta post-hardcore doinuak jorratzen ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button