BERTSOTAN

“Udaberriko Bertso Saioak” programak bertsoz beteko du maiatza

Santutxuko Bertso Eskolak eta Bilboko Udalak udaberriro antolatzen dute Udaberriko Bertso Saioak programa. Larunbatean, maiatzaren 4an, bere 35. edizioa abiatuko da Santutxuko Karmelo plazan. Udaberriko Bertso Saioak programak “euskaltzaleen arteko topaleku bilakatu eta, aldi berean, Santutxuko Bertso Eskola beteranoak  hirian egiten duen lana bultzatu gura du”.

Larunbateko saioan honakoak bilduko dira: Onintza Enbeita Bizkaiko txapelduna, Etxaun Lekue Bizkaiko aurreko txapelduna eta azken edizioko finalista, Miren Amuriza Bizkaiko azken txapelketako finalista, eta Unai Iturriaga sei bider finalista Euskal Herriko Txapelketa Nagusian eta birritan Bizkaiko txapelduna.
Aire zabaleko bigarren hitzordua maiatzaren 11n izango da. Karmelo plazan Maialen Lujanbio Euskal Herriko Txapelketa Nagusiko irabazlea (2009an eta 2017an), Bizkaiko azken txapelketako finalistak Nerea Ibarzabal eta Xabat Galletebeitia, eta Arkaitz Estiballes Bizkaiko txapelduna bilduko dira.
Hurrengo zapatuan, hilak 18, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Oihana Bartra eta Aitor Mendiluze bertsolarien bertsoak entzungo dira.
Egitaraua maiatzaren 24an amaituko da Bertso –poteo eder batekin, 20:00etatik 23:00etara, Santutxu auzoko hainbat tokitan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button