ARTEA

“Kontrakcion”, Patxi Zapirainen erakusketa berria Arteko Galerian, Donostian

Gaur zabalduko ditu Patxi Zapirainen Kontraction erakusketak ateak Donostiako Arteko Galerian. Serigrafiak, collage kutxak, Limbo instalazioa eta ikusentzunezko muntaia bat jasoko dira bertan. Erakusketa, azaroaren 5era bitartean egonda da ikusgai.

Artistak, haustura fisikoen, psikologikoen edota sozialen hausnarketa bat proposatzen du obra honekin, nola aurre egin haustura horiei eta nola gainditu modu positibo eta kreatiboan. Hala, erakusketa guztia artistak berak jasandako bernako eta perone hezurren hausturan ardazten da, eta obrak bere osotasunean, haustura batek gizabanakoarengan duen eragina islatzen du. Ildo beretik, etsitutako gizabanakoak bere bizitza berreraikitzeko sedideek eta harreman sozialek duten garrantziaren inguruko hausnarketa bat proposatzen du.

 Erakusketa ikusteko aukera azaroaren 5era arte, Iparragirre kaleko 4.zenbakian, Arteko Galerian, Donostian.

http://www.artekogaleria.com/exposicion-actual.php

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button