MUSIKA

Primitivos punk taldearen lehenengo maketa, berrargitaratuta

Bilboko rock undergroundaren aitzindari Primitivos taldearen estreinako maketa, La Caza, berrargitaratu du Hanky Panky Records zigiluak. 1984an plazaratua, berrargitalpena binilozko EPan egin da, eta 20 orrialdeko fantzinea ere badakar.

Edgar Reina musikazalearen eta Fernando Gegúndez kazetariaren testuekin osatu da fantzinea. Horretaz gainera, hainbat argazki gordetzen ditu, orain arte argitaratu gabeak. Testuetan Bilboko punk-rock mugimenduaren jaiotza aztertzen da, zeina Vulpess, MCD eta Primitivos taldeen inguruan gauzatu eta garatu zen.

Primitivosen itzala luzea da, lau urteko ibilbidean diskorik grabatu ez zuen arren. Lehenengo maketan ondoko musikariek jo zuten: Andy Montón, Jon Zamarripa (Los Extraños, Los Raros, Cancer Moon…), Félix Senderos (Los Extraños, Los Raros) eta José Moro García.

Taldea eratu, eta hilabete gutxira grabatu zuten maketa. Bilboko Hanky Panky Records diskoetxearen arabera, “(grabazioak) entsegu lokaleko momentu magiko eta bitxia jasotzen du (…), bost minutu inguruko proto-punk hibrido berezia sortzeko”. Iraupen laburreko grabazio horretan musikariek lau kantu grabatu zituzten: No quiero Pensar Nunca Más En Ti, Obsesa, Primitivo eta La Caza.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button