ARTEA

Durango, argazkigintzaren epizentroa

Hirugarren urtea da Durango argazkigintzaren erreferentzia bilakatzen dela Begira Photo jaialdiari esker.

Ekainaren 25etik aurrera argazkiaren inguruan eratuko dira hainbat erakusketa, hitzaldi, tailer, aurkezpen eta abar. Aurten, berrikuntza legez, zaleek bidalitako argazkiez osatuko da instalazio berezi bat. Erakusketa honetan, formatu handiko bost argazki ikusi ahalko dira Postetxearen fatxadan.

Hau bezalako ekimenetan erakusketek hartzen dute garrantzi gehien. Arte eta Historia museoan Juan Diego Valera argentinarraren Coma erakusketa ikusi ahalko da. Beste  aldetik, Mikel Onandiak Fotografía en el duranguesado hoy izeneko hitzaldia emango du. Toki horretan ere orain sortzen ari diren hainbat proiektu aurkeztuko dira eta hainbat saio fotografiko ere burutuko dira.

Plateruena eraikinaren fatxadan Zaloa Fuertes argazkilari mexikarrak Azala aurkeztuko du, 3×8 metroko instalazio batekin.

Juan Valbuena adituak Cómo ser fotógrafo en el siglo XXI mintegia egingo du hil honetako 29 eta 30ean, Pinondo Etxean.

Hauek dira argazkia ardatz hartuta Begira Photo jaialdian burutuko diren zenbait ekimen. Bestelako informazioa eskuratu nahi izanez gero, jaialdiak badu webgunea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button