ESZENA

Txalo Produkzioak taldeak “Almazenean” ikuskizun berria estreinatuko du

Txalo Produkzioak taldeak estreinatuko du Almazenean ikuskizun berria urtarril honetan. Bihar, hilak 18, Santurtziko Serantes Kultur Aretoan izango da ikusgai, 20:00etan, eta barikuan, Gernika Lizeo Antzokian izango da hitzordua, ordu berean.

David Desola idazle kataluniarraren komedia zorrotz eta garratz honek lan munduan pairatzen den esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnarketa egiten du. Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga arituko dira Begoña Bilbaok zuzendutako Almazenean lanean. Antzerki-lan honek Hermanos Machado Saria jaso zuen 2003an.

“Erretreta hartzeko dagoen arduraduna eta bere lanpostuan ordezkatuko duenak, ezinbestean, bost egunez lantokia partekatuko dute, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts batean. Erlojuaren tik-tak okerra, bi ezezagunen arteko isilune deserosoa, esperoan egotearen amorrazioa, bi pertsonaien arteko gatazka eta gezur handi baten zama.
Baldintza guzti horien baitan, bi langileen arteko harremana estutzen joango da eta amankomunean daukaten zera horrek lotuko ditu betirako: galtzaileen kontzientzia.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button