LITERATURA

XXXVII. Xabier Lizardi Saria

Zarauzko Udalak XXXVII. Xabier Lizardi Sarirako deialdia egin du. Haur eta Gazte Literatura sustatzeko helburuarekin antolatzen da sari hau, eta 18 urtetik gorakoek har dezakete parte bertan.

Lanek euskaraz idatziak, originalak, argitaragabeak eta saritu gabeak izan behar dute. Lan bakoitzaren ale bat bidaliko da, ongi josia, zenbakitua, koadernatu gabea eta era soil batez tolestua. Lanen luzerari dagokionean, 24.000 karaktere baino gutxiagoko lanik ez da onartuko.

Obrak aurkezteko epea azaroaren 15ean amaituko da.

Lanak helbide honetara bidaliko dira: Zarauzko Udala Kultura Saila, Sanz-Enea Kultur Etxea, Nafarroa kalea 22. 20800 Zarautz.

Saria bakarra izango da, 4.000 eurokoa, eta epaia 2019ko urtarrielan emango da jakitera. Saritutako lana, gainera, argitaratu egingo da: “Zarauzko Udalak 2.500 ale kaleratuko ditu, eta argitaletxeak, gainera, bere edizio propioa argitaratuko du. Argitalpena sari banaketa egunean kaleratuko da, 2019ko apirilean, hain zuzen ere”.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button