Nontzeberri

Ertza konpainiak “Meeting Point” aurkeztuko du Donostian

Datorren larunbatean, Kale Ikuskizun Onenaren Max saria eskuratu duen Ertza konpainiaren Meeting Point koreografia ikusteko aukera izango da, Donostiako Nestor Basterretxea plazan, 19:00etatik aurrera.

Meeting Point lan sarituarekin (XVIII. Umore Azoka Leioak Ertza taldearen Meeting Point obra ere saritu zuen Euskadiko Kale Ikuskizunik Onenaren Saria emanez) jendeak topo egiten duen tokiez, eta hori gerta dadin gurutzatu behar diren putzuez eta itxaron behar den denboraz hausnartu nahi da. “Herrialde berdinetik, baina elkarren artean urrun dauden bi hirietatik datozen bi gaztek, 8.000 kilometroko “putzua” gurutzatu behar izan dute eta urte batzuk pasatzen utzi, planetaren beste punta batean topatu, elkar ezagutu, eta elkarren loturak aurkitzera iristeko. Eta konturatzeko nola askotan, gure bizitzako labirintoa osatzen duten bideak, besteenarekin gurutzatzen diren, eta hortik aurrera, pertsona berriak bilakatzen garen”.

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago: donostiakultura.eus.

Exit mobile version