ARTEA

Islamaren irribarrea

Martin Sigwald artista argentinarrak Islam smile. All you need is love izenburuko erakusketa paratu Donostiako Arteuparte galerian.

Galeriaren arabera, mundu fundamentalistan oinarritzen da Islam smile. All you need is love egitasmoa. “Mundu fundamentalista eta bipolarra, terrorez eta fobiez betea”. Erakusketak, baina, bakezko mundua proposatzen du; maitasunaren bandera arau bakartzat izango duen mundua, hain justu.

Hala, Islam Smile erakusketan askotariko elementuak biltzen dira: “anputazioa edo metua,  lurralde plastikoaren inbasioa, ikono fundamentalistak, klasikoak, pop-a eta grafika”. Guztiak “adierazkortasun karga maximoarekin”.

Horrekin batera, Martin Sigwald artistak proposatutako gogoeta ez da dirudiena: hortaz, bisitariak sakonean begiratu beharko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button