BERTSOTAN

II. Lanku Beka martxan da

Lanku Bekak bertso sormenaren bidezko emanaldi berriak sarituko ditu bigarrenez. Sari bakarra izango da, 3.000 €-koa hain zuzen ere. Lanak aurkezteko epea ekainaren 15era arte egongo da zabalik.

Lanku Beka egitasmoak honako helburuak ditu: batetik, bertsolaritza muinean duen emanaldi berriak sortu eta laguntzea, eta bestetik, Lankuren eta sortzaileen arteko elkarlana sustatzea eta sendotzea.
“Bertsoa oinarri izango duen emanaldi berri baten gidoia eta berau garatzea da egin beharreko lana”, eta kontuan hartuko dira bertsolaritzak duen zentralitatea; ideiaren, formatuaren eta gidoiaren orijinaltasuna; helburu-publikoarengana ailegatzeko aukerak; hizkuntza egokitasuna eta gizarte mailako ekarpena.

Lanku Bekan adin nagusikoak diren bertsolariak, gai-jartzaileek eta bertso-eskoletako kideek hartu ahal izango dute parte. Bost kidek osatuko dute Lanku Bekako epaimahaia.

Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal ipuin kontalariak jaso zuten aurreko edizioko saria eta Erradikalak gara lana burutu zuten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button