BERTSOTAN

Bertso-Sex afaria antolatu du Lakaxitak

Irungo Lakaxita gaztetxeak Bertso-Sex afaria antolatu du gaurko. “Erotismoz betetako saio honetan, betiko itxura serioa alde batera uzteko eskatuko diegu bertsolariei”, esan dute antolatzaileek. Afarirako txartelak hamar euroan dira salgai, Lakaxitan, Hazian eta Sunbillan. Seguruenik bertso-saio beroa izango da.

Beste aldetik, Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatuta, VI. Erniarraitz Sariketaren lehenengo kanporaketa jokatuko da gaur, 22:00etan, Azpeitiako Sanagustin kulturgunean. Aimar Karrika, Mikel Artola, Ander Solozabal, Aitor Urbieta, Aitor Salegi eta Asier Garate Txibilter norgehiagoka.

Bihar, Legazpi Sariketan, kanporaketak ere jokatuko dira 23:00etan, Arrano tabernan. Bertsolariak: Joseba Segurola, Felipe Zelaieta, Joseba Barandiaran, Juan Mari Juaristi, Gorka Azkarate, Juanjo Aranburu Ajo, Rikardo Gonzalez De Durana, Iñaki Lizarralde eta Andoni Aizpeolea.

Beste hitzordu guztiak hemen begiratu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button