MUSIKA

Rafa Ruedak “Baserriko uzta” zikloan joko du

Zarauzko Garoa liburu dendak urteak daramatza Paperezko Kontzertuak ontzen. Bada, oraingoan, proposamen berri batekin datoz zarauztarrak, EHKO kolektiboarekin eta ZuZeu webgunearekin lankidetzan, laborantza eta musika uztartzen dituen  Baserriko uzta zikloa.

Iragan otsailean hasi zuten ekimen berri hau Anariren kontzertuarekin, eta orain Rafa Ruedaren txanda izango da, larunbatean, Udaberriko hitzordua Urduñan burutuko da, Bizkaian. Santa Klara baserrian. Bazkaltzeko aukera ere izango da. Izen ematea: baserrikouzta@gmail.com.

Ruedak Hiri kristalezkoa izenburuko lan berria aurkeztuko du. Hamar kantu bildu ditu Ruedak lan berrian; kanpoan beste 15 gelditu dira. Doinuok maketatzen ari zela, lagun bati erakutsi zizkion, eta hark hiriko kutsua zutela bota zion, “urbanoa”. Hori dela eta, hiriaren inguruan ardaztea erabaki zuen: hamar abestiek hamar pertsonaien izen hartu dute, bederatzi idazlek asmatu dituzten Kristalezko hiria-ren biztanleak. Idazleen artean: Unai Iturriaga, Gotzon Barandiaran, Miren Amuriza eta Leire Bilbao. “Hiria kontraesanez betetako gunea da, non pertsonek duten onena eta txarrena ematen duten”. Diskoan bildutako azken abestia, Irina, Rafaren hitzekin dator. “Outro modukoa da, eta disko nik agurtu behar nuela pentsatu nuen”.

Baserriko Uztaren lehen zikloa laugarren zita batekin amaituko da, udakoa: Arbonan, Lapurdin, uztailaren 28an, sendabelarrak ekoizten dituen J. Zaldunbideren baserrian; Mikel Urdangarin arituko da Margolaria diskoa aurkezten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button