MUSIKA

Sidonie, Rufus T. Firefly, Willis Drummond, Biznaga eta Los Cosméticos, MAZ Basauri jaialdian

Asteon egingo da MAZ Basauri jaialdiaren lehenengo asteburua. Hala, ostiralean, Sidonie eta Rufus T. Firefly arituko dira, eta larunbatean, Willis Drummond, Biznaga eta Los Cosméticos. Kontzertuok Social Antzokian egingo dira. Larunbatean, halaber, umeei zuzendutako Txiki Maz ekitaldia izango da, eguerdian.

Sidonie Bartzelonako talde ezaguna da, popa, rock psikodelikoa eta rock alternatiboa uztartzen ditu. Jesus Senra (gitarra) eta Axel Pi (bateria) musikariek eratu zuten taldea, 1997an. Orain arte, zortzi disko plazaratu ditu, azkena 2016an, El peor grupo del mundo. Bikotearen kantuak oso ezagunak dira; esaterako, Fiebre doinuak Espainiako telebista kate bateko kirol-saio ezagun bat zabaltzen du.

Rufus T. Firefly, berriz, Madrilgo banda da, zeinak psikodeliatik edaten duen rock alternatiboa jorratzen duen. 2006an sortu zen taldea, eta bi urte geroago, iraupen luzeko lehenengo lana plazaratu zuen, My Synthetic Heart, zeinak oso harrera ona izan zuen hedabide espezializatuetan, besteak beste, Radio 3 irrati katean. Guztira bost disko argitaratu dituzte madrildarrek, azkena 2017an, Magnolia.

Larunbateko kontzertuen harira, Willis Drummond hirukote formatuan arituko da; Biznaga madrildarrek haien bi diskoetan, Centro Dramatico Nacional (2014) eta Sentido Del Espectaculo (2017), jasotako punk-rock ereserkiak zabalduko dituztee; eta, azkenik, Deustuko Los Cosmeticos hirukoteak Danze! Zizek! Danze! izenburuko estreinako lana aurkeztuko du, post-punk kutsuko rock garaikidea biltzen da disko horretan.

Informazio gehiago: mazbasauri.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button