MUSIKA

Tristtan Mourguyk hirugarren diskoa aurkeztuko du Bera eta Irunen

Tristtan Mourguy Donibane Lohizuneko musikariak dUAL [2/2] : BEHARREZKOA DA….HUTSA izenburuko lana plazaratu du otsailean. Iaz aurkeztutako (dUAL [1/2] : GORDEKA) diskoaren bigarren zatia da. Iparraldeko musikariaren aburuz, “lehen bi diskak baino askoz Rock’n’Rollagoa da”. 2014an, plazaratu zuen estreinako lana, Trobador. Bada, ostiralean, Berako Kataku Herri Ostatuan izango da, 23:00etan, eta, larunbatean, Irungo Kabigorri Ateneoan izango da, 23:30ean.

Disko berrian bildutako 12 kantuetan askotariko giroak nabaritzen dira, blues, funk edo psikodelia. “Arrunt aproposa izango litzateke herriko besta giroa berotzeko eta jendea mugi eta dantzarazteko”.

Kantu-egile klasikoa izanagatik ere, bere jarioan askotariko musiken trazak sumatzen dira, 1970eko hamarkadako rocka edo Brasilgo musika, besteak beste. Jurgi Ekizaren (Willis Drummond) aburuz, “gaurkosongwriter baten hasierako arrazoibide batean gara (Mikel Urdangarin, Petti), baina 1970eko hamarkadako uhain zenbaiten eraginekin: euskalduna (Itoiz), anglosaxoia (King Crimson) edota brasildarra (Caetano Veloso)”.

Beheko bideoan lan berri horren teaser bat entzun dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button