ESZENA

Emakume errebeldeak

Hiruklun antzerki taldeak Vini, Vidi, Vinci izeneko obra oholtzaratuko dute martxoaren 24an, larunbata, Berako kultur etxean.

Emakumeen eskubideen aldeko aldarria egiten da antzezlanean; emakumeek erreboltariak izango dira honakoan eta mundu konkistatuko dute: “Emakumeak beti konkistatuak izan gara, lurraldeak bezala; beti izan dugu  agintzen gintuen inork eta zer egin behar genuen erraten ziguna; arauak ez ditugu emakumeak inoiz idatzi, gizonezkoen munduan, soilik gizonak izan baitira arau egileak eta agintzen zutenak”.

Horrelako egoeraz asperturik 3 klown-emakume erreboltariak, inguruko herriak konkistatzeko hautua hartuko dute, beraiek asmatutako arauak eta legeak inposatzeko. Oraingoan “eurak dira herriak konkistatuko dituztenak eta beraien arauak inposatuko dituzte, mendeetan gizonek egin duten moduan”.

“Berara iritsiko dira (vini), behatuko dute tokia eta bertako bizilagunak (vidi) eta azkenean, Bera herria konkistatuko dute (vinci)…..edo ez?”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button