ESZENA

Internet gidoilarien zerbitzura

Sergio Barrejon gidoilariak Internet gidoilarien zerbitzura izenburupeko jardunaldia abiatuko du datorren astelehenean Bilbao Arterian. Ekimenak gidoian murgildurik daudenentzat zuzendurik dago, eta interneten gidoiaren inguruko erraminta errazak topatzeko bideak deskribatuko dira.
Autore Fundazioaren eskutik antolaturiko jarduna Interneteko errekurtsoak gidoilarientzat izenburupean abiatuko da apirilaren 18an, 16:00etatik 20:00etara.

Sergio Barrejon telebistako hainbat sail ospetsuetako gidoilaria da eta honezkero bere lehen film luzearen gidoia idatzita dauka. Borja Cobeaga edota Nacho Vigalondo bezalako zuzendariekin lan egin du askotan.

Autore Fundazioari dagokionez, ikastaroak eta prestakuntza jarduera ezberdinak antolatzen dira bere programen barruan. Modu berean, nahierako ikastaroak ere antolatzen ditu sektore kulturaleko zenbait elkarte edo erakunderentzat. Programa horietan musika eta arte eszenikoen eta ikus-entzunezkoen arloko sorkuntzarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button