MUSIKA

Beratu jaialdiak asteburuan egingo du eztanda

Iragan igandean hasi zen Oñatiko Beratu jaialdia Maria Arnal i Marcel Begés bikote katalanaren emanaldiarekin. Egitarauaren zatirik handiena, baina, asteburu honetan egingo da.

Hala, ostiralean, Musik Fem izenburuko ekitaldia egingo da, emakumeak musikaren industrian duen tokia aztertzeko solasaldia. “Zuzeneko musikan emakumeak duen presentziaz hitz egingo dute gure gonbidatuek”. Hauexek arituko dira solasean: Lorea Argarate (Las Tea Party), La Basu (Rap abeslaria), Ines Osinaga (Gose, musikaria) eta Amaia Ispizua (Get In, MIM elkartea, EHMBE elkartea).
Egun berean, Lukiek taldeak joko du. Lukiek Mungiako taldea  da, eta Belako taldeko abeslari eta gitarra jotzaile Josuren egitasmo rock zalea da; hirukoteak, hain justu, Strokes, Nirvana eta The Clash taldeetatik edaten du.

Larunbatean, halaber, Ahotsenean elkartuko gara topaketa izango da. “Musika eragileen eta musikarien arteko topaketak, hitzaldiak eta zuzeneko emanaldiak egingo dira Eltzian”. Emanaldi akustikoetan ondokoek parte hartuko dute: La Basu, Hiri Galduak, Morau eta Inun. Gaueko kontzertuen harira, Delorean eta Lumi taldeek joko dute Gaztelekuan.

Azkenik, igandean, Beratu txiki umeentzako ekitaldia egingo da, tartean, Makala Dj eta musikari zarauztarrak tailerra zuzenduko du. Horrekin batera, Gernikako Audience taldeak Isla izenburuko zortzigarren estudioko diskoa aurkeztuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu