IKUS-ENTZUN

“Tesnota” filma pantailaratuko du gaur Donostiako Kresala Zineklubak

26 urteko Kantemir Balagov zinegile errusiarrak iaz filmatutako Tesnota lana aurkeztuko du gaur Donostiako Kresala zineklubak, Trueba Aretoetan, 19:30etik aurrera.

Cannesko jaialdiaren Un Certain Regard ataleko Fipresci saria jaso zuen “familiaren eta erlijioaren inguruko opera prima interesgarriak”.

Indarkeriaz betetako lana da Tesnota. Plano guztiak erabat zainduta daude, bai eta argiztapena eta koloreak ere. Pertsonaia lakarrak dira, eta gauza bera gertatzen zaio inguruari, periferia latzean garatzen baita kontakizuna.

Kresalaren arabera, hauxe kontatzen du filmak: “1998, Nalchik, iparraldeko Kaukaso, Errusia. Ilana 24 urteko gazte bat da, eta aitaren garajean lan egiten du, hari aurrera ateratzen laguntzeko. Arratsalde batean, familia osoa eta lagunak elkartuko dira, anaia txikiak, Davidek, ezkon-hitza eman duela ospatzeko. Geroago, gau hartan bertan, bikote gaztea bahituko dute eta erreskate-eskaera bat jasoko dute. Judu enklabe horretan harremanak hain dira estuak, ez zaiela burutik ere pasatuko polizia tartean sartzea”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button