MUSIKASin categoría

Azkena Rock Festival jaialdiak egunez eguneko kartela iragarri du

Ekainaren 22an eta 23an, Azkena Rock Festival jaialdia egingo da Gasteizko Mendizabala gunean. Bertan joko duten hainbat artisten izenak aspalditik iragarri bazituzten ere, orain egunez eguneko egitaraua zabaldu dute antolatzaileek.

Hala, 22an, ondoko taldeak arituko dira eszenatoki nagusietan: Van Morrison, MC50- Tour 50 Aniversary, Dead Cross, Nebula, Man Or Astro-Man?, Thee Hypnotics,  The Allnighters, The Soul Jacket eta Tutan Come On.

Trashville agertokian berriz, hauek joko dute: The 5.6.7.8’s, Dex Romweber Duo, The Sensational Second Cousins eta Hombre Lobo Internacional.

23an, joko duten talde nagusiak, bestalde, hauexek izango dira: Joan Jett And The Blackhearts, Mott The Hoople, Gluecifer,  Turbonegro, The Beasts Of Bourbon, The Dream Syndicate, The James Taylor Quartet, Nuevo Catecismo Católico, Lords Of Altamont, Sol Lagarto eta Mamagigi’s.

Azkenik, Trashvilee agertokitik hauexek pasatuko dira: Reverend Beat-Man Feat. Sister Nicole Izobel Garcia, Dead Elvis & His One Man Grave, Wolf Wolf eta Hugo Race & Michelangelo Russo.

Antolatzaileek iragarri dutenez, oraindik talde gehiago gehituko dira zerrenda luze horretara.

Informazio gehiago: azkenarockfestival.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu