IKUS-ENTZUN

Fritz Lang zuzendariaren lana, Photomuseum aretoan

Fritz Lang zuzendariaren While the city sleeps (1956) filma proiektatuko da bihar, irailaren 16an, 18:00tan, Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan.

Filmean honako trama suertatzen da: “Kyne Coporation, New Yorkeko kazetartza-enpresa boteretsua osatzen duten New York Sentinel, eragin handiko egunkaria, beste bederatzi egunkari gehiago, telebista-kate bat eta baita albiste-agentziaren jabea Amos Kyne hil egin da. Walter Kyne bere aitaren negozioei buruzko interesik inoiz frogatu ez duen bon vivant bat da, baina orain, familiaren inperioa oinordekotzan jaso ondoren, lanpostu berri eta garrantzitsu bat sortzea erabakitzen du: Kyne korporazio guztiko zuzendari betearazlearena. Bere mendeko nagusienenen arteko lehia sustatzea da bere ideia. Serie-hiltzaile batek izaera sexualeko hainbat hilketa egin ditu hirian, ezpainetakoaz idatzitako mezuak beti poliziarako biktimen ispiluetan utziz. Hura identifikatzea lortzen duenak konpainiaren kargu berria lortuko du. Lehian Edwar Mobley idazleak lagunduriko John Griffith, egunkariko zuzendaria eta Mark Loving, albiste-agentziaren arduraduna arituko dira. Azken honek Mildred Donner erreportariaren  eta Harry Kritzer enpresako zuzendari grafikoa eta Kyne-en emazte Dorothyren amorantea izango ditu laguntzaile”.

Urrezko klasiko bat ikusteko aukera paregabea Zarautzen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button