BESTELAKOAK

26. Gazte Egunak musikaz beteko du Larrabetzu

Hori Bai-k (1965eko uztailaren 31n sortua) bizirik dirau gaur eta 45 urte luze hauetan erreferente historikoa bilakatu da Euskal Herrian. Azkenengo urte hauetan gazte asanbladak gora behera itzelak bizi izan ditu, baina guzti hauetatik indarberrituta irten da. Aurten bereziki inoizko indartsuen dago eta aurreko belaunaldi eta epealdietatik ikusi, ikasi eta bizitakoa, egun denarekin uztartuko dute herrian: Zaharrak berritzen, alternatibak sortzen eta jendartea eraldatzen. Gazteon ideiak, nahiak, gogoak, burutazioak eta alternatibak nahi den erara garatzeko unea da, okupazioa, autorganizazioa eta autogestioaz baliatuz. Egunez egun, hauek garatzen eta lantzen jarraituko dute.

Gazte Eguna inoiz baino indartsuago eta biziago ospatu nahi dute eta horrexegatik Larrabetzuko herritarroi ekitaldi guzti hauetan parte hartzera deitzen diete.
Egun osoko egitarau oparoari amaiera emateko euskal hiru talderen kontzertua izango da, gauerdiko 12:00etatik aurrera: Su Ta Gar, Sexty Sexers eta Skatu.

Hori Bai-k bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button