ESZENA

“Auzo Eszenak” egitarauak antzerkia zabalduko du Gasteizko auzoetan

Auzo Eszenak programak arte eszenikoak eramango ditu Arana, Aldabe, Arriaga, Ariznabarra eta Salburua auzoetako kultur etxeetara. Ekimenaren helburua da Gasteizko talde eta banakoen proposamen artistikoak hiritarren artean zabaltzea. Bi denboraldietan egingo da: udaberrikoa eta udazkenekoa.

Hala, hil honetan bi antzezlan taularatuko dira: igandean, Asier Kidam aktoreak Sin secretos antzeztuko du Arriagako kultur etxean, 19:00etatik aurrera. Horrekin batera, hilaren 25ean, Ciro Dido taldeak Soy un triste aurkeztuko du, Aldabeko kultur etxean, 19:00etan.

Martxoaren 18an, Abarka taldeak Bar Manolita taularatuko du, eta 25ean, Panico Escenico-k La Casa de los errores aurkeztuko du.

Apirilean beste bi hitzordu izango dira: 15ean, Titania Teatrok Maitagarriaren sekretua / El secreto del hada poesia-errezitaldia egingo du, eta 22an, Los peruicios del tabaco cuesta abajo ikusi ahalko da, Juanjo Monagoren eskutik.

Maiatzean, azkenik, lau antzezlan izango dira: 6an, Viento del pueblo (El Club de los Poetas Rojos); 13an, Oraingoan bai! (Nisun); 20an, Lo siento chicos, no hay función (Sinquerer Teatro) eta 27an, La leyenda del blues (Tobaco Road).

Informazio gehiago: vitoria-gasteiz.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button