IKUS-ENTZUN

“24 Ordu Digitalean” film laburren erakusketa, Elorrion

Elorrioko Arriola Antzokian urteroko film labur lehiaketa dute martxan beste behin ere. Aurtengo 24 Ordu Digitalean jaialdia datorren azaroaren 1 eta 2an egingo dute. Bertan, lanak 24 ordutan sortu behar dira: oinarri zehatz batzuetatik abiatutako istorioa asmatu, grabatu, editatu eta esportatu. Betiko lez, sormena, ideia eta istorio originalak aintzat hartuko dira.

Hala, azaroaren 1ean arratsaldeko 17:00etan antolatzaileek gaia proposatuko dute Arriola Antzokian, eta 24 ordu iragan ostean, filmak Arriola Antzokian aurkeztu beharko dira.
Lehiaketaren oinarriek diotenaren arabera, film laburretan esaldi, objektu eta gai zehatz bat agertu behar dira, eta horiexek antolatzaileek proposatuko dituzte aurretik. Lehiaketa abiatzen den unean, eta eskatutako denboran lana burutzeko, talde bakoitza nahi bezala antolatuko da  emaitza bukatu eta entregatzeko beharrezkoak diren eginbehar artistiko zein tekniko guztiak eginik.

Obra guztien emanaldia azaroaren 2an izango da, gaueko 10:00etan, eta bertan, film guztiak ikusi ondoren, sari banaketa egingo da. Sari nagusia 700€ dira, eta finalistek 500€ jasoko dituzte.

Hemen kontsultatu ahal dituzue bete beharreko guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ikuskatu

Close

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu