ARTEA

“Kukuxumusu relocated”

Iruñeko Moises Perez Albeniz galerian Kukuxumusu relocated izeneko erakusketa ikus daiteke maiatzaren 23ra bitarte. Erakusketa Mikel Urmeneta Kukuxumusu arropa markaren sortzailearen azken pieza da.

Urmenetaren lanak enpresa baten deslokalizazioa proposatzen du, hots, lantegiaren ohiko egoitzatik arte galeriara salto eginez. Hala, Urmenetak 1989. urtean sortu zuen enpresaren bulego bat galerian bertan egongo da bi hilabetez espazio artistiko batean garatuko den proiektu bilakatuz, nolabaiteko ready-made korporatiboa eraikiz.

Hala, egoitzako 22 langileak galeriaren baldintzetara egokitu beharko dira. Hala, galeriatik igaroko diren bisitarien begiradak sentitzeaz gain, kamera batzuk ere izango dituzte etengabe grabatzen lanaldi osoa streaming bidez ikusi ahal izateko.

Finean, Kukuxumusu relocated pieza artistikoa ez ezik, gizarte-ingeniaritzako esperimentua ere bada.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button