IKUS-ENTZUN

2020ko Huhezinema jaialdia bertsio birtualera moldatu da

Hilabete batzuk lanean jardun ondoren, eta aurtengo Huhezinema jaialdiaren egitarau osoa presentzialki egiteko lotuta zegoenean, koronabirusaren ezustekoa heldu zen.

Antolatzaileek zalantza, bilera, telefono dei eta birplanteamendu askoren ondoren jaialdiarekin aurrera egiteko apustua egin zuten, eta hortaz, iragarritako datak mantenduko dira: jaialdia martxoaren 25ean, asteazkenean, hasiko da eta 27an, ostiralean, bukatu.
Jaialdia bertsio birtualera moldatu ahal izateko, aldaketa batzuk egin dira programazioan. Aurtengo jaialdiaren online eskaintza, Twitch, Youtube eta Instagram bitartez jarraitu ahal izango da.

Martxoaren 25ean, lehen egunean, 17:00etan, Mursego izango da protagonista (musikari eibartarraren hitzaldia musikari gisa zinemarekin egindako kolaborazioez. Amama, Akelarre edo Arzak filmen soinu banden sortzailea); 20:30ean, Katihotsak Logia Kultur Elkarteak sorturiko Napardeath filma ikusiko da; eta 22:00etan, Sesion golfa antolatu da (Beldur eta Fantasiazko film laburrekin streaminga. Huhezinemaren aurreko edizioetako hautaketa eta Donostiako Fantasia eta Berdurrezko Jaialdiaren nazioarteko harribitxiak).

Hurrengo egunean, 11:30ean, MU Ikasleen Saila I (Mondragon Unibertsitateko Ikusentzunezko Komunikazioa Graduko Ikasleen film laburrekin streaminga eta ikusleen botoa); 17:00etan,  Paul Urkijok, Errementari pelikularen zuzendariak, fantasia eta beldurrezko zinemaren inguruko masterclass bat emango du; 19:00etan, Instagramen zuzenean Idoia Begiaga kantariaren kontzertua; eta 20:30ean, MU Ikasleen Saila II.

Azken egunean, hilak 27, 17:00etan, Sail Ofiziala izango da; 20:00etan, sari banaketa, eta gero, 20:30ean, Instagramen zuzenean itxiera pintxada, DJ AZGaubelarekin.
Eta martxoaren 28tik aurrera, Filminen Huhezinema jaialdiaren kanala aurkeztuko dute. Apirilaren 28ra arte, online disfrutatu ahal izango da film labur eta luze sorta ederraz.

Informazio guztia: Huhezinema jaialdia

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button