ESZENA

Antzerkia barra-barra, Elorrioko Arriola Antzokian

Elorrioko Arriola Antzokiak antzerki-egitarau oparoa ondu du martxoan; hala, martxoaren 1ean, Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia eta Le Petit Théâtre De Pain konpainiek euskarazko Hamlet aurkeztuko dute.

Euskaraz egindako estreinako Hamlet da Elorrion taularatuko dutena. Ximun Fuchsen zuzendaritzarekin, Xabier Mendigurenen obraren egokitzapenarekin abiatu dute lana, non gure garaiko Hamlet hau gauzatzeko Maika Etxekopar, Ainara Gurrutxaga, Miren Tirapu, Manex Fuchs, Ander Lipus, Urko Redondo eta Iñaki Ziarrusta arituko diren eszenatokian.

Martxoaren 15ean, halaber, Histrión Teatro konpainiak Juana, La Reina que no quiso reinar aurkeztuko du, eta 16an, Borobil Teatroa taldeak Anartz Zuazuak zuzendutako On Egin taularatuko du: “Aspaldi batean, norbaitek munduko errezeta-liburu guztiak lapurtu zituen, eta orain inork ezin du sukaldean jardun. Jendeak hanburgesak besterik ez ditu jaten. Juan Mari sukaldaria da eta jatetxea ez doakio ondo. Bankuak jatetxea kenduko dio zor duena ordaintzen ez badu. Ander eta Greta seme-alabek aitari laguntzea erabakitzen dute.

Martxoaren 29an, Yllana konpainia ezagunak Action Man antzeztuko du: “Superagente bat da bere pertsonai nagusia, hau bere ezkutuko azken zeregina burutzen ari delarik, zineman, telebistan edo-ta komikietan ematen diren hainbat egoera komikoetan nahasturik ibiliko da”.

Azkenik, martxoaren 29an, Break On Stage break-dance ikuskizuna izango da Kale Kulturen Jaialdia ekimenaren baitan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button