Nontzeberri

2020ko Bardoetako finalaurrekoak zehaztuta

Joan den asteburuan jokatu dira lehen faseko azken saioak. Hortik atera dira talde irabazleak: Bertsonautak (Malerreka), Arranopola (Lesaka), Atekaberts komeni (Leitza), Lamixene (Bera), Hego haizea (Barañain) eta Sakaña (Sakana).

Otsailaren 29an abiatuko da finalaurrekoetako fasea, eta hiru kanporaketa egingo dira joan-itzuliko formatuan. Guztira, beraz, sei saio izango dira, ondorengo herrietan: Tuteran (otsailak 29), Anizen (otsailak 29), Atarrabian (martxoak 6), Tafallan (martxoak 7), Goizuetan (martxoak 14) eta Jaunsaratsen (martxoak 14).

Lehen aldiz, finalaurrekoak ez dira jokatuko parte hartzen duten taldeen herrietan, baizik eta beste sei herrietan. Modu horretan, Bardoak egitasmoa eta bertsolaritza ahalik eta Nafarroako bazter gehienetara eraman nahi du Nafarroako Bertsozale Elkarteak.

Exit mobile version