MUSIKA

“MusikAuzo”, kontzertuak Bilboko auzoetan

Bilboko Udalaren MusikAuzo programak tokiko bandak publiko zabalari hurbilduko dizkio berriz ere, maiatzaren 17tik ekainaren 29ra bitartean. Guztira 37 musika emanaldi, 20 kontzertu, eta 17 musika banda ibiltarien kalejirak programatu dira. Kontzertu guztiak doakoak dira.

Lehenengo saioa, gaur, maiatzaren 17an izango da, Casilda Parkean, 19:30ean, eta Melted Klocksek eskainiko du. Lehen kontzertu honetan Dani Tomasek (gitarra), Damon Robinsonek (ahotsa), Blas Fernandezek (bateria), Xabi Barrenetxeak (baxua), Mikel Nuñezek (teklatua) eta Ostiz Gorrotxategik (tronpeta) osatutako musika taldeak estiloen fusio interesgarria eskainiko du.

Ekainaren 16ra arte, MusikAuzoko edizio honetan parte hartuko duten artisten artean honako hauek daude: Mario Clavell Quartet, Cotton Blues, The Blue Yeyés, Gonzalo Portugal, Cofluence, Adarrots Folk Taldea, Hugo Silveira Quartet, Moonshakers, Xatiro, M&A Swing Machine, Babelian, Basterchef, Vulcanizadas, The One, J.P.K, Amooma, Txistu Mundua eta Martina, Moonlight Shadows Band eta Mía Kalo.

Programazioaren gaineko xehetasunak: MusikAuzo

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button