IKUS-ENTZUN

2019ko FANT jaialdiaren Film Onenaren Saria jakinarazi dute

Gary Sherman zuzendari, gidoilari eta ekoizle estatubatuarrak, Rocio Moreno Malagako Zinemaldi Fantastikoaren zuzendariak, eta Diana Peñalver antzezleak osatutako Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 25. edizioko epaimahaiak, Lee Cronin zinegile irlandarraren opera prima den The Hole in the Ground (Bosque maldito) film luzeari eman dio Film Onenaren FANT 2019 Saria. Film Labur Onenaren Epaimahaiaren Saria Carlos Baenaren La Noria lanak lortu du; Euskal Film Labur Onenaren saria Diego H. Katarniuken Amargo era el postre filmak jaso du, eta film berak lortu du Zinemaldiko ikus-entzuleen iritziz FANT 25eko Film Labur Onenaren saria. Filmak Sundanceko jaialdian aurkeztu ondoren ikus-entzuleen eta kritikaren artean ikusmin handia sortu duen filma da. Ekainaren 28an estreinatuko da Estatu osoko zine-aretoetan.

Euskal Film Labur Onenaren Saria, Diego H. Kataryniuken Amargo era el postre (2018) lanak jaso du, eta saria justifikatzeko, “suspense istorio probokatzailea sortzeko zuzendaritza, gidoi, argazkilaritza, arte zuzendaritza, jantzi eta makillaje sailen arteko konbinazio egokia” azpimarratu du.

Banatu diren beste sarien gaineko informazio guztia hemen duzue.

Larunbatean FANT 25eko lan saritu guztiak berriro eskainiko dira BBK Aretoan, maiatzaren 11n, 18.00etatik aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button