BERTSOTAN

2015eko Arabako Bertsolari Txapelketa, aurrera

Arabako Bertsozale Elkarteak 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztu du joan den asteburuan, Langraiz Okan.

Arabako bertsogintzaren agertoki garrantzitsua den txapelketa hau datorren igandean, urtarrilaren 25ean abiatuko da, Dulantzin, eta martxoaren 21ean bukatuko da, Gasteizko Printzipal Antzokian.

Egongo diren saioak sei finalaurrekoetan antolatu dira, eta horiek Dulantzi, Laudio, Legutio, Aramaio, Zigoiti eta Langraiz Okan jokatuko dira, jaialdi formatuan. Finalaurrekoak bi itzulitan banatuko dira.

Denetara 18 bertsolarik parte hartuko dute: Ander Solozabal Kortabarria, Asier Rubio Hidalgo, Felipe Zelaieta Txurruka, Iker Agirre Uribarren, Iker Pastor Rodriguez, Iñaki Viñaspre Simon, Irati Anda Villanueva, Jagoba Apaolaza Kastro, Jon Ruiz de Pinedo Lekuona, Manex Agirre Arriolabengoa, Oihane Perea Perez de Mendiola, Paula Amilburu Izagarai, Peru Abarrategi Sarrionaindia, Ruben Sanchez Bakaikoa, Unai Bengoetxea Mujika, Unai Mendibil Etxebarria, Xabi Igoa Eriz, Zigor Enbeita Zugadi.

Bertsolariek bi finalaurrekoetan kantatuko dute eta bi saioen arteko puntuazioaren bidez egingo dute aurrera.

Arabako Bertsolari Txapelketaren informazioa hemen begiratu ahalko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button