LITERATURA

2014ko R. M. Azkue Literatura Sariak

Gaur, martxoaren 18an, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, idazle gazteak literatura mundura erakartzea helburu duten 2014ko Resurreccion Maria Azkue Literatur Sariak banatu dira.

Bi genero saritzen dira Azkue Sarietan: narrazioa eta poesia. Eta genero bakoitzak bi maila ditu: A maila, 10 eta 13 urte bitarteko gazteentzat; eta B maila, 14 eta 17 urte bitartekoentzat. A mailan Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Manu Lopez Gaseni izan dira epaimahaikoak, eta B mailan Joseba Butron, Amaia Jauregizar eta Jabier Kaltzakorta.

A mailan, eta narrazioan, honakoak izan dira sariak:
Lehen saria: Zergatik Panpox?. Egilea: Maddi Aiestaran; Bigarren saria: Irriño baten bila. Egilea: Naia Aiestaran; eta hirugarren saria: Pianoaren zuri-beltzean. Egilea: Nerea Erdozain.
A mailan, eta olerkian, honakoak izan dira sariak:
Lehen saria: Zure izenaren…. Egilea: Mikel Labaka; Bigarren saria: Baldin eta ez balitz. Egilea: Ane Azpiazu; eta hirugarren saria: Maitasunaren bidaia. Egilea: Leire Eizmendi.

B mailan, eta narrazioan, honakoak izan dira sariak:
Lehen saria: Corrado Maccarinelli. Egilea: Oihane Gurrutxaga.  Bigarren saria eta hirugarren saria eman gabe geratu dira.
B mailan, eta olerkian, honakoak izan dira sariak:
Lehen saria: Itzalen hitzak. Egilea: Johanna Ramirez. Bigarren saria eta hirugarren saria eman gabe geratu dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button