BERTSOTAN

2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala gogoan

Amets Arzallusek irabazi zuen urte hartako Txapelketa Nagusia. Garai hura  gogora ekarriko dute Hitzetik Hortzera saioan, igandean, 15:00etan, ETB1en.

Igandean duela zazpi urte izan zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala eta han bizi izandakoak gogoratuko dituzte telebistan. Hori guztia gaurko egunetara ekartzeko, Bertsozale Elkarteak egoitza duen Amasa-Villabonako Subijana etxera joan zen Amets Arzallus txapelduna, eta harekin solasean aritu ziren Aitzol Barandiaran eta Josu Goikoetxea.

Arzallusen hitzekin batera, bertsoak uztartuko dituzte, eta final hartan entzundako batzuk eskainiko dira. Bestalde, orduko hartan atzerritik etorritako kantu inprobisatzaileen eta ahozkotasunean aditu direnen iritziak ere ezagutuko dituzue; Mexikoko, Galeseko edota Estatu Batuetako inprobisatzaile eta ikertzaileak, besteak beste.

Gogoratu: igandean, 15:00etan, ETB1en.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button