LITERATURA

2010eko R. M. Azkue Literatur Sariak

Atzo, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan 2010eko Resurreccion Maria Azkue Literatur Sariak banatu ziren. Euskaltzaindiak berak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzeko asmoz sortuak dira.

Jakina denez, bi genero saritzen dira Azkue Sarietan: narrazioa eta olerkia.  Genero bakoitzak bi maila ditu: A maila, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B maila, 15 eta 18 urte bitartekoentzat.
Orotara, aurten 217 lan aurkeztu dira. Urtero bezala, aurten ere literatura eremuko pertsona adituek osatu dituzte epaimahaiak, beti ere Euskaltzaindiak izendatuta. Aurtengo epaimahaikoak hauek izan dira:
A mailan: Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Antton Irusta.
B mailan: Joseba Butron, Jabier Kaltzakorta eta Mayi Iza.

A Mailako sariak Narrazio alorrean:
Lehengo saria: Ametsa beste amets batean. Egilea: Maialen Uriarte (Gernika-Lumo – Bizkaia). Ikastetxea: Seber Altube Ikastola.
Bigarren saria: Hiru urte. Egilea: Garazi Alegria (Pasaia – Gipuzkoa). Ikastetxea: Pasaia Lezo Lizeoa.
Hirugarren saria: Etorkizuna gurea da. Egilea: Edurne Bilbao (Gernika-Lumo – Bizkaia). Ikastetxea: Seber Altube Ikastola.

Eta Olerki alorrean:
Lehengo saria: eman gabe geratu da.
Bigarren saria: Aitortu, arren. Egilea: Mikel Kaltzakorta (Gernika-Lumo – Bizkaia). Ikastetxea: Seber Altube Ikastola.
Hirugarren saria: Naturaren zaindariak. Egilea: Aritz Olarte (Oiartzun – Gipuzkoa). Ikastetxea: Haurtzaro Ikastola.

B Mailako sariak Narrazio alorrean:
Lehengo saria: Hango hodei bat hemengo zeruan. Egilea: Amaia Iturriotz (Urretxu – Gipuzkoa). Ikastetxea: Urretxu-Zumarraga ikastola.
Bigarren saria: Bizitza pintzeladetan. Egilea: Elene Etxaniz (Bergara – Gipuzkoa).
Hirugarren saria: Angel. Egilea: Irati Oregi (Zumaia – Gipuzkoa). Ikastetxea: Zumaiako Herri Eskola.

Eta Olerki alorrean
Lehen saria: Dortoken sekretua. Egilea: Asier Badiola (Pasaia – Gipuzkoa). Ikastetxea: Pasaia Lezo Lizeoa.
Bigarren saria: Maiteminduaren koplak. Egilea: Anartz Izagirre (Azpeitia – Gipuzkoa). Ikastetxea: Ikasberri Ikastola.
Hirugarren saria: Edan eta edan. Egilea: Mikela Atxoarena (Arrosa – Lapurdi). Ikastetxea: Kanboko Xalbador Kolegioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button