BESTELAKOAK

20.000 lagun Getxoko 9. Komiki eta Manga azokan

Ohi denez, ospe handiko egileak egon dira Azokan. Horiek guztiak hitzaldietan eta aurkezpenetan ari dira eta hain arrakastatsuak diren sinatze-txandetan ere. Horrela, zaleek autorerik gustukoenak zuzen-zuzenean ezagutzeko aukera izan dute. Aurten Gilbert Shelton, Frederik Peeters eta Stuart Immonen egon dira Getxon, besteak beste. Halaber, aipatzekoa da Antonio Altarribaren eta Paco Roca artisten parte-hartzea. Lehenengoari Komiki Sari Nazionala eman berri diote El arte de volar Kim ilustratzailearekin eginiko lanarengatik.

Gainera, Ken Niimura, Ángel Unzueta eta baita El Jueves aldizkariaren egile batzuk ere egon dira Azokan.
Erakusketak ez ziren falta aurtengo edizioan. Aurten zenbait egileren lanaren inguruko erakusketak egon dira. Javier de Isusi, Ken Niimura eta Ángel Unzuetaren erakusketa monografikoaz gain, INJUVEren ilustrazio lehiaketan garaile atera diren lanak ere ikusteko aukera izan dute bisitariek.
Halaber, udal erakustaretoetan eta Getxoko zenbait tabernatan komiki erakusketak egon dira.
Argitaletxeen eta egileen nobedadeen aurkezpenak egon dira Azokan. Eta ezin ahaztu hitzaldi eta mahai-inguruez eta proiekzioez. Azkenik, manga gustuko dutenentzako tokia ere egon da aurtengo programazioan, azokaren azken egunean genero horren zaleek lehiaketetan eta karaoke saioetan gozatzeko aukera izan dute eta.

Getxoko Kultur Etxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button