BESTELAKOAK

Smoke Signals Studio eta Moonshine Wagon, Gernikan

Gernikako Arima tabernan, Smoke Signals Studio-ren ilustrazioen erakusketa eta Moonshine Wagon taldearen kontzertua egingo dira, 19:30etik aurrera.

Estudio horren atzean Markel Urrutia (Gernika, 1988), eta bere lanean musika-taldeei eginiko kartelak nabarmentzen dira: Capsula, The Riff Truckers, Extremoduro, Belako… Artista gernikarrak, sua, hezurrak, misterioa, kea, ezkatak, letaginak eta animaliak biltzen ditu bere obran.

Moonshine Wagon banda, berriz, 2013an eratu zuten Gasteizen Jowy Bruña, Goiatz Dutto y Manu Prieto musikarien. AEBetako musika-tradizioan errotutako doinuak jotzen dituzte: country, bluegrass, hillbilly… Taldearen filosofia ondokoa da: A little bit faster, a little bit worse (Apur bat azkarrago, apur bat txarrago). Aurten, estreinako lana argitaratu dute, Folk You!.
Arabarren proposamena Dead Bronco bizkaitarren parekoa da: gitarrak, mandolinak, banjoak, harmonikak, biolinak, kontrabaxuak eta perkusioak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button