ARTEA

“18 cm” Arte Lehiaketa, Irunen

18 zenbakiaren inguruko Arte Lehiaketa abiarazi dute Irunen. Uztailaren 30ean amaituko da obrak entregatzeko epea. Ekintza hau Menchu Gal artista irundarraren jaiotzearen mendeurrenaren barruan kokatzen da.

Teknika librea izango da, eta gaia, berriz, Emakumea artean izango da. Pintura, eskultura, serigrafia edota fotografia lanak eta grabatuak 18 cm luzera edo zabalera izan ahalko dute gehienez. Beste aldetik, ikus-entzunezkoek 18 segundo, edo minutu bat eta 18 segundo iraun ahalko dute.

Lanak, Irungo Udaleko Kultura eta Kirola Arloan (Urdanibia Plaza, 6. Ospitale Zaharra), entregatuko dira, uztailaren 30era bitartean.

Aurkezten diren obren artean  interesgarrienak aukeratuko dira, eta erakusketa bat egingo da, abuztuaren 23tik irailaren 8ra bitartean, herriko Amaia KZn.

Datu guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button