MUSIKA

“160 metros” rock filmaren hirugarren atala

Portugaleteko zubi esekiak neurtzen dituen 160 metroak abiapuntu hartuta, Nerbioi itsasadarraren bi ertzetan, ezkerrekoan eta eskuinekoan, rock musikak 90eko hamarkadan egindako ibilbidea jasotzen du 160 metros. Una Historia de Rock en Bizkaia izeneko dokumentalak. Filma StereoZonak ekoitzi du eta crowdfunding bidez finantzatu da. Alvaro Fierro eta Joseba Gorordo dira filmaren egileak.

160metros:una historia del rock en Bizkaia proiektuak, rock-aren ikuspuntutik, 90.hamarkadan Bilboko Nerbioi ibaiko bi aldeetan gertatu ziren aldaketa sozialak eta ekonomikoak kontatu nahi ditu, eta 5 kapituluetan eskainiko da.
Lan honetan hainbat protagonisten hitzak jaso dituzte, hala nola, Gotzon Hermosilla eta Fernando Gegundez kazetaria, eta Roberto Moso (Zarama) eta Javi Letamendia (El Inquilino Comunista) musikariak.

Dokumentalaren lehendabiziko eta bigarren atala aurkeztu dira honezkero Bilbon. Orain, irailaren 26an #160 metros–en 3. atala aurkeztuko da Bilboko Kafe Antzokian, Dj festa bat eta zuzeneko emanaldi batekin (Help Me Devil taldearekin).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button