ARTEA

“1516-2016. Bake-itunak” erakusketa amaitzear

1516-2016. Bake-itunak erakusketa ekainean abiatu zen Donostian, eta bertan, nazioarteko 21 museotatik ekarritako 400 pieza baino gehiago bildu dira, Goya, Rubens, Murillo, Zurbaran, Ribera, Picasso eta Le Corbusier, besteak beste.

“Bake-itunak artearen historian, kulturan eta zuzenbidean bakeak izan dituen irudikapenei heltzen die. Erakusketa nagusia 9 gairen arabera dago banatua. Horiek Bakearen Eskola Iberiarrak edozein bake-itunetan aipatzen zituen gaiekin dute lotura: lurraldeak, historia, ikurrak, milizia, hildakoak, populazioa, ekonomia, armak eta itunak. Lehen bost atalak dira San Telmo Museoan ikusgai daudenak”.

Erakusketa amaitzear dago eta bere azken astean sartu da, urriaren 2an itxiko baita. Baina emaitza oso baikorra da, izan ere, San Telmo Museoan eta Koldo Mitxelena Kulturunean, bisitari gehien izan dituen erakusketa izan da: 39.000 bisitaritik gora. Azken aste honetan ere, erakusketarako bisita gidatuak egongo dira San Telmo Museoan, euskaraz eta gazteleraz.

Erakusketarekin batera jarduera ugari antolatu dira, besteak beste, bisita gidatuak, haurrentzako udako aisialdi taldeentzako tailerrak, Gerra eta bakea zineman zikloa eta San Telmo gaua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button