MUSIKA

Jimmy Jazz aretoa sutan urte amaieran

Su Ta Gar metal talde ezagunak zabalduko du ostiralean, abenduak 21, urte amaiera ospatzeko Gasteizko Jimmy Jazz aretoak ondu duen egitarau musikala. Laukote heavy zaleak 2011n argitaratu zuen Ametsak Pilatzen izenburuko azken diskoa.

Larunbatean, berriz, Boikot talde ezagunak Lágrimas de Rabia (Maldito Records, 2012) izenburuko lan berria aurkeztuko du Anti Sound System biraren baitan. Laukote rock zalearekin batera, Sonora, Drakes eta Dj Jabba izango dira.

Gabon gauean, Espainiako Salamanca hiriko Fatima Hajji disko jartzaile izango da Jimmy Jazz aretoan. Espainiarra ez da gau horretan arituko den DJ bakarra, Chema Nox, Abel Saetta, Must-T aka Rub BPM eta Dani JR ere bertan izango baitira.

Jimmy Jazz Upstairs, edo goiko solairuan dagoen aretoan beste hiru hitzordu izango dira disko jartzaileekin: bihar bertan, abenduak 20, DSKTT-ren elektro saioaz gozatu ahal izango da; 21ean, berriz, Rock-a-Kolo & DJ Grisi-k rock saioa egingo dute; eta, azkenik, 22an A. Professor & Paula Cazenavek techno soinuak zabalduko dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button