LITERATURA

111 Akademiaren Sariko finalistak

Iban Zalduaren Inon ez, inoiz ez eta Mikel Peruarenaren Su zelaiak dira 111 Akademiaren Sarirako boto gehien jaso duten bi obrak izan dira. Aurtengo saridunaren izena apirilaren erdialdean jakinaraziko dute.  

Urtarrilaren 20an zabaldu zen lehenengo bozketa txanda, eta bertan 2014ko libururik gogokoenaren aldeko botoa emateko eskatu zitzaien akademiakideei. Hasieran, Iñigo Aranbarriren Apirila, Iban Zalduaren Inon ez, inoiz ez eta Mikel Peruarenaren Su zelaiak izan ziren libururik bozkatuenak. Atzean Irati Goikoetxearen Andraizea eta Jose Luis Otamendiren Kapital publikoa lotu ziren.

Bigarren txandan, boto gehien jaso zuten bi liburuak finalera pasatu dira.

Akademiakideek apirilaren 12ra arteko epea izango dute bi horietako baten alde egiteko. Okerrik ezean, saria ezagutzera emateko ekitaldia maiatzaren 7an ospatuko dute, Andoaingo Bastero kulturgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button