LITERATURA

111 Akademiaren Saria 2014, Mikel Peruarenarentzat

111 Akademiako kideentzat, Mikel Peruarenaren Su zelaiak eleberria iazko obrarik gogokoena izan zen eta, berarentzat izango da 2014ko saria.

Azken txandan Mikel Peruarenaren Su zelaiak eta Iban Zalduaren Inon ez, inoiz ez izan ziren bi finalistak,  eta alde txikiagatik bada ere, Peruarenaren lana suertatu da garaile.

Maiatzaren 7an ospatuko da 2014ko 111 Akademiaren Saria ezagutzera emateko ekitaldia, Andoaingo Bastero kulturgunean, arratsaldeko 19:30ean.

Susa literatura argitaletxeak Mikel Peruarenaren Su Zelaiak kaleratu zuen joan den udazkenean. Lehen Mundu Gerrako bataila eta triskantzetan Euskal Herriko 6.000 lagun hil ziren, eta beste milaka batzuk era lazgarrian hondatu: itsu, maingu, herren, zoro. Belaunaldi oso bat sakrifikatu zen.

“Baionako Infanteriako 49. Erreximenduaren ibilerak aletuz, krudelkeria neurririk gabeko haren kontakizun gordina dakar Mikel Peruarena Ansaren bigarren nobelak. Soldadu saldoa duzu protagonista, infernuko zelaietan sarraski kolektibo batean kiskalia. Eta soldadu haien guztien artean da Filipe Luro ikazkina ere”.

Mikel Peruarena Ansa 1978an jaio zen Hernanin, eta Su Zelaiak idazlearen bigarren nobela da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button