ARTEA

10.000 botilekin osaturiko instalazio artistikoa

Botilak eta barruan dituzten mezuak izango dira Irantzu Lekue artista garaikideak abenduaren 29an, Saguesen, burutuko duen instalazio artistikoaren oinarria.

Artistak aurreratu duenez instalazio artistikoa oso bisuala izango da. “Bisuala eta… oso handia, ziurrenik Euskal Herrian inoiz egin izan den instalazio artistiko handienetarikoa. Zergatik? Artistikoki interbenitutako 10.000 objektuek osatuko dutelako”.
Herritarren hausnarketa eta gogoetak batuko ditu, izan ere parte hartzea oinarria izango da lan honetan. Artistak jakinarazi duenez, “Land ART-a inspirazio izango duen lana bai, baina kontzeptu hori ere birdefinituko duena ez baita purua izango, moldatu egingo dudalako. Denon artean eraikitako artea izango da”.

Energia Olatuak programari itxiera emango dio lan handi honek  baina ez da Lekuek burutzen duen formatu handiko lehen instalazioa. Izan ere, 2015eko apirilean Printzea eta herria instalazioa burutuko zuen Gasteizen.

Irantzu Lekue artistak hauxe azpimarratu du:  “Esperientzia, iritzia, desirak, arte eta kulturarekiko sentipenak…  Horiek jaso eta Hiriburutzako arduradunei helaraziko dizkiet eurek ere gogoetarako aukera izan dezaten baina, bitarte horretan, instalazio artistikoa osatuko dugu. Feedback ariketa erraldoia egitea proposatzen dut, hausnarketa, gogoeta proposatzen dut finean, horrela ikasten dugulako”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button